Edukira joan

La Pasiega leizea

Koordenatuak: 43°17′20″N 3°57′57″W / 43.2889°N 3.9658°W / 43.2889; -3.9658
Wikipedia, Entziklopedia askea
La Pasiega leizea
Datu orokorrak
Motahistoriaurreko artea duen haitzuloa
Azalera68,93 ha
Geografia
Map
Koordenatuak43°17′20″N 3°57′57″W / 43.2889°N 3.9658°W / 43.2889; -3.9658
Honen parte daAltamirako leizea eta Espainia iparraldeko paleolitoko labar-artea
Caves del Monte Castillo (en) Itzuli
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
Kantabriako udalerriPuente Viesgo

La Pasiega leizea, Puente Viesgo udalerrian dagoena, Kantabriako arte paleolitikoko leku garrantzitsuenetako bat da.[1] 2008ko uztailetik UNESCOren Gizateriaren Ondarearen zerrendan dago, "Altamirako leizea eta Espainia iparraldeko paleolitoko labar-artea" izeneko multzoan.[2]

Paseko haranaren erdian dago, Hornos de la Peña haitzulotik gertu eta Castillo mendian, Las Monedas, Las Chimeneas eta El Castillo haitzuloak hartzen dituen mendi berean. Castillo mendiko haitzuloek multzo harrigarri oso bat osatzen dute, bai Harri Aroko kultura materialaren ikuspegitik, bai labar-artearen ikuspuntutik. La Pasiega, funtsean, 120 metrorainoko (luzera ezaguna) galeria handi bat da, mendi-mazelarekiko paraleloan doana, eta sei leku desberdinetatik irteten dena azalera: sei aho txiki, gehienak buxatuak, gaur egun bisitetarako sarrera gisa bi egokitu direnak. Galeria nagusia, gutxi gorabehera, hirurogeita hamar metrokoa da, eta bigarren mailako galeria sakonago, bihurgunetsu eta labirintikoagoetara irekitzen da, batzuetan, aretoak osatuz zabaltzen direnak. Horrela, «II-VIII aretoa», «B galeria»ko aretoa edo «C galeria»ko «XI aretoa» ditugu, guztiak apaingarri paleolitikoak dituztenak. Azken biek labar-santutegiak dituzte.

Aurkitutako hondakinak, nagusiki, Goi Solutre aldian eta Behe Madeleine aldian kokatzen dira, antzinagokoak diren objektuak ere aurkitu dituzten arren. Haitzulo osoan labar-objektuak daude, bai pinturak, bai grabatuak. Ekidoen, zerbidoen (maskulinoak eta femeninoak) eta bobidoen irudikapenak nabarmentzen dira. Gainera, zeinu abstraktu ugari daude (ideomorfoak).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lamalfa, Carlos; Peñil, Javier. (1991). Cuevas de España. León: Editorial Everest ISBN 84-241-4688-3..
  2. (Gaztelaniaz) UNESCO. Cueva de Altamira y arte rupestre paleolítico del norte de España. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]